100 metroren azterketa memoria ikasketen ikuspegitik
Journal Title: Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta - Year 2019, Vol 2019, Issue 127
Abstract
Lan honen xedea da Ramon Saizarbitoriaren 100 metro (1976) nobelaren irakurketa bat proposatzea memoriaren ikuspegitik. Horretarako, memoria ikasketetan funtsezkoak diren kontzeptu batzuk erabiliko ditugu, eta memoriaren errepresentazioa literaturan ikertzeko tresna analitikoak ere deskribatuko ditugu, narratologia kulturalaren esparruan. Memoriak funtzio ezberdinak betetzen ditu nobelan: heriotzaren aurrean protagonistari gogora datozkion oroitzapenek humanizatu egiten dute alferrik hiltzera doan gaztea. Beste plano batzuetan, gatazkaren eta zapalkuntzaren memoria komunikatiboaren sortze prozesua irudikatzen dute herritar anonimoen arteko elkarrizketa eta hitz aspertuek. The main goal of this paper is to examine Ramon Saizarbitoria’s novel 100 metro (1976) from the perspective of memory studies. In order to do so, we will describe some key concepts, and also some narratological tools that will give us a means of examining the literary representation of memory, which fulfils different functions in the novel: protagonist’s individual memories in the face of death reveal a character that is used to losing, and this makes the fugitive more human. By means of the contrast between different narrative levels and voices, anonymous citizens’ chitchats reflect the process of constructing and the functioning of communicative memory of the conflict and repression.
Authors and Affiliations
Izaro Arroita Azkarate
Erlazio-atzizkia eta hitz-ordenaren aldaketa
Lan honetan -ko erlazio-atzizkia duten sintagmen kokapena (izenaren aurrekoa eta izenaren ostekoa) aztertzen da ikuspuntu diakronikotik. Atzizkiaren funtzioa izenen modifikatzaileak sortzea da, adberbioetatik, leku kasua...
Variantes del topónimo Iruña (siglos XI y XII)
Iruña es la denominación ancestral que la lengua vasca ha utilizado hasta nuestros días para designar a la ciudad de Pamplona. Menos conocido es el hecho de que este topónimo fue incorporado entre mediados del s. XI y me...
100 metroren azterketa memoria ikasketen ikuspegitik
Lan honen xedea da Ramon Saizarbitoriaren 100 metro (1976) nobelaren irakurketa bat proposatzea memoriaren ikuspegitik. Horretarako, memoria ikasketetan funtsezkoak diren kontzeptu batzuk erabiliko ditugu, eta memoriaren...
Mailegatze morfologikoa eta generoa euskaraz
Mende luzetako ukipen azkarraren ondorioz, euskarak morfema sorta bat mailegatu die latinari eta inguruko erromantzeei. ‑o/‑a bukaeren araberako pareen mailegatzearekin barietate batzuek inflexiozko generoaren hastapenak...
Garaziko hizkuntza-aldakortasuna geografiaren, adinaren eta generoaren arabera
Nafarroa Behereko hegoaldean kokatuta dagoen, eta Nafarroa Garaiko Luzaide herria barne duen Garazi ibarreko euskararen aldakortasuna ikertzea da lan honen helburua. Hipotesi orokorra da bertako mintzoa abiada bizian ald...